Alfonso Zapico. Astiberri, 2018. (euskaraz)

Eduardo Madina ETAren atentatu batetarik bizirik atera zen 2002ko otsailean. PSOE alderdiko kide nagusietarik da geroztik. Fermin Muguruzak Kortatu punk taldea sortu zuen 1984an, eta Negu Gorriak 1990an. Euskal “rock erradikala”-ren figura izan da geroztik eta kontra-kultura militantearen ikur handi bat dago oraindik.

Nahiz eta kontra-zentzuko ibilbideetan ibilki diren, 2016ko neguko egun batez elkar topatu zuten Irungo Mosku plazan, Jot Down aldizkariarendako elkarrizketa luze batentzat. Alfonso Zapico egun hartan han zegoen, marrazki batzuen egiteko, eta topaketa eleberri grafiko batean kontatzea erabaki du, neguko egun baten solas batzuen oroigarri eta belaunaldi baten historiaren lekuko.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu