Harkaitz Cano, Adur Larrea. Txalaparta, 2019. (euskaraz)

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard pediatra eta militante abertzalea erail zuten tiroz bere sendagile kontsultan. GAL erakunde paramilitarreko Luis Morcillo eta Rafael Sanchez Ocaña tirariek burutu zuten hilketa, Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindurik. Medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea, Santi Brouard plaza gizon karismaduna eta errespetatua zen. Bere erailketak lur-ikara eragin zuen Euskal Herrian eta alderdi guziek aho batez salatu zuten.

Harkaitz Cano eta Adur Larrearen eleberri grafiko honetan, militantearen ibilbidea politiko ezaguna eta norberaren bizipen isilagoa baltsan ematen dituzte.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu