Aritz Trueba, Martin Etxeberria Garro, Xabier Etxeberria Garro. Truko Comics, 2019. (euskaraz)

Ekialdean, Batu Khanen Urrezko Hordak armak prestatzen ditu hurrengo kanpainaren zain; mendebaldean, berriz, Zaldun Teutonikoek aurrera segitzen dute eta hiri hezigaitzak erretzen dituzte. Etsiturik, jende askok mendietara ihes egiten du: Nevsky printzea erbesteratua da, eta bogatyreko zaldunak ez dira aski aurre egiteko. Gainera, antzinako jainkoak, gaitzetsiak, baso sakonetan betirako gorde omen dira.
Maansi tundrako ehiztari nomada gazte batek bidea hartzen du itsasorantz, jakinez helmugan heriotza bakarrik bere zain dagoela. Emaztea tragikoki galdu ondoren, Maansi, Noho txakurrarekin, Buyan hilen uharte mitikoaren bila abiatu da. Han, emaztea aurkitzea espero du.

Aritz Truebak zoragarriki marraztutako alegiak Erdi Aroko Errusiaren eremu salbai handietan zehar garamatza. Etxeberria anaiek 200 orrialde inguruko kontakizuna trebeki garatzen dute, irakurlea eslaviar folklorean murgilduz. Frantsesezko alea eskuragarri da Akileos argitaletxean.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu