Gaston, Mo, Raoul. 2020. (frantsesez)

Tintin en Euskadi 90eko hamarkadan sortu zen, Hergé-k marraztutako egiazko irudien bidez; fanzine bat zen hasieran, ahal bezala sortutako egunkari libre bat ingurune alternatiboetan banatua. Pariseko Comité Euskadi taldearen proiektu militantea zen, antzeko ekimenetan oinarritua (Tintin El Salvadorren, Tintin Irlandan...).

Urte batzuk geroago, komikia birsortu da, teknologia berriak medio, oraingoan modu profesionalagoan: kolorezko taulek polikopia zuri-beltzak ordezkatu dituzte eta Hergé-ren tipografia hain bereizgarria erabilia da.

Laburpena: Hemen, Hablok kapitaina garaztarra da. Tintin lagunaren bisita ukaiten du. Azken hau Baionako Monbar hoteleko GALen atentatuaren lekuko da. Gertatutakoa argitu nahian, Tintin ikertzen hasten da, Irundik Bilbora, Iruñeatik, Donostiatik eta Gasteiztik iraganez. Tintin espetxeratua da, polizia-muntaketa zakar baten ondorioz.

Irakur Iban Etxezaharretaren Tintin revient au Pays Basque artikulua.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu