Elisabeth Casillas (gidoia), Higinia Garay (marrazkiak), Bego Montorio (itzulpena). Astiberri, 2020. (euskaraz)

« 1998an, El Salvadorrek bere Zigor Kodeko 133. artikulua aldatu zuen abortua legez kontrakotzat jotzeko, haurdunaldiaren etenaldirako arrazoiak edozein zirela ere, eta bi eta zortzi urte arteko kartzela zigorra ezarri zuten.
Alabaina, abortua leporatu zaien emakumeei hilketa larriagatik epaia ematen diete, justifikatutako arrazoirik gabe, eta hogeita hamar eta berrogei urte bitarteko kartzela zigorra jartzen. »
El Salvador herriko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etena, nahitarakoa zein berezkoa.
Emakume guztiok eleberri grafikoan, Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaiek Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia samina kontatzen dute. El Salvadorren haur-galtzearen delitua  egotzita espetxeratu dituzten emazteak dira kontakizunaren ardatza.

Komikia 2020ko uztailean argitaratu zen Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundearen eta Astiberri argitaletxearen eskutik.

 

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu