Maite Gurrutxaga Otamendi, Dejabu panpin laborategia, Txalaparta, 2013. (euskaraz)

2009an, Bosniatik itzultzerakoan, Dejabu konpainiak Gizona ez da txoria antzezlana sortzen du: Simon (txotxongilo batek taula gainean antzeztua), bere lurretarik berriki kanporatutako euskaldun zaharra eta Selma (aktore batek antzeztua), Bosniatik ihes egin duen erizain gaztearen arteko topaketa. Desberdintasuna, ulertezintasuna eta adiskidantza jorratzen dituen lan horrek arrakasta handia bildu du, eta sariztatua izan da, Pragan, Bilbon eta Serbian.

Oihartzun horren galtzera ez uzteko, konpainiak autore eta irudigile den Maite Gurrutxagaren laguntza eskatu du, obrari bizi berri bat eman dezan. Bi urteko elkarlanak Habiak  komikira eraman ditu, testuetan xuhur, marrazkietan aberats eta antzezlanaren izpirituari leiala den liburu honetara.

2014ko Euskadi literatura saria, “obra literarioen ilustrazio” atalean.

14 urtetik goiti.

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu