Gregorio Harriet Muro, Francisco Fructuoso. Erein, 2016 (euskaraz)

Justin Hiriart

80ko hamarkadan, euskal komikigintzak bere oren ospetsuenetarik bat ezagutu zuen, Justin Hiriart kapitainaren bale arrantzaleei esker. Harriet eta Fructuosoren serieak, historia, gerlak, kuraia eta abenturak nahasten dituenak, arrakasta mundiala izan zuen eta hizkuntza andana batetan itzulia izan zen.

Hastapenean euskaraz Ipurbeltz aldizkarian argitaratua bazen, seriea 5 liburukiz osatua da, horietarik 3 baizik ez direlarik album formatuan argitaratuak izan (frantsesez, Glénat argitaletxeak 5en itzulpenak argitaratzen zituelarik). Hutsune bat orain zuzendua Erein argitaletxeak edizio osoa plazaratzen baitu 2015an. Justu behar den mementoan haur belaunaldi berri baten irudimena elikatzeko.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu