Konrado Mugertza, 2020 (euskaraz)

Konrado Mugertzak ereman duen egitasmoa da Zura eta Ura, argazkiak eta literatura elkarri josiz. 2021ko iraila arte Bilboko itsasmuseoan iraganen den erakusketa bat, baita ere testu eta irudi bilduma bat eskaintzen ditu.
Materia sintetiko berriek itsasontzigintzatik uxatu zuraren desagerpenaren ondotik gertatu den itsas ondarearen eraldaketa gogoetatzera gomitatzen gaitu: itsasontzien polikromia aberatsaren galera, baita portu bakoitzaren nortasunarena, eta tradiziozko ontziola eta zurginena.
Bilduma hiru partetan zatitua da (burdina, harria, zura), eta hainbat idazleek (Leire Bilbao, Itxaro Borda, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe…) idatzitako olerkiak eta testu pertsonalak eskaintzen ditu, beraien eta portu eta ontzieri lotutako oroitzapenak aipatzen dituztenak. Konrado Mugertzaren argazkiek aldiz, euskal itsas ondarearen kolore eta testura aniztasuna hautematera ematen digute.

 

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu