Daniel Velez. Zortziko, 2017. (frantsesez)

Sud-Ouest  egunkaria eta prentsa agentzia desberdinentzat kazetari izanik, Daniel Velez-ek Euskal Herriko berriak 70 hamarkadatik goiti ilustratu ditu. Pilota txapelketetatik hauteskunde kanpainetara, ahantzi gabe ETAren jarduerak, Aberri Eguna edo erretentzio administratibo zentroak, azken 50 urteetako Euskal Herriko kultur, kirol edo politika biziaren lekuko izan da.

Gertakari handien parean, Daniel Velez-en argazkiek historia ttipiak ere kontatzen dituzte. Uso hegaldi bat, klase sartze bat Biarritzen, arrantzako sare bat Donibane Lohizuneko portuan… Argazkilariak egun guzietako edertasuna harrapatzea lortu du, duen arruntasun eta iragankortasunenean.

Zortziko argitaletxeak plazaratzen duen Une photo une histoire [Argazki bat ipuin bat] obrak argazki hautaketa bat eskaintzen du, haren istorioa eta testuingurua azalduz

Emilie Gangnat, Baionako Mediateka

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu