Daniel Albizu. Editions Kilika, 2017 (frantsesez)

Luzaz salbaia egona bazen iparraldeko euskal kostan antolakuntza eta urbanizazio proiektuak lantzen zirelarik, Ziburuko Bordagain muinoa eraikitzen hasten da 19. mende bukaeran. 1920 urteetan Henri Godbarge edo Joseph Hiriart bezalako arkitekto ezagunek ere eraikuntza batzuk izenpetzen dituzte: Irrintzina etxea 1921an, Leïhorra 1928an…

1926an Bordagaineko hiri-baratze proiektua abiatzen da: 17 oporretako egoitza eraikitzen dira 1941 urtea arte. Muinaren itsas aldeko mazela ez da eraikiko gerra ondoan baizik.

2011an babestua zone de Protection du Patrimoine Architectural, Urbain et Paysager labelarekin, muina gune paregabea da, egoitza zabalak inguratzen dituzten baratze eta parke pribatuz osatua, eta zeinetarik perspektiba ederrak agertzen diren Larrun edo badiari buruz.

Daniel Albizu arkitektoak eta Françoise Vigier Tours-eko unibertsitateko irakasle-ikerlariak muinaren antolaketa eta hango higiezin proiektu ugariak kontatzen dizkigute, ederki ilustratutako liburu batean. Argazki, plano eta deskribapenek Bordagaineko etxe eta oroitarri nagusiak deskubritzeko aukera ematen digute, hiri-baratze proiektu arraro horrekin betan.

Emilie Gangnat, Baionako mediateka

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu