Elena Tuduri Sanchez. Edition Emilio Latorre Zubiri, 2017 (espainolez)

1920, Elena Tuduri Sánchez Tolosarrak Madrileko Escuela de Estudios Superiores del Magisterio-ko pedagogia ikasketa bukaerako memorioa aurkeztu zuen. 2017an, ia mende bat berantago, Emilio Latorre Zubiri bere semetxiak euskal jantzi eta bestelako etxeko ehunei buruzko lan hori argitaratzen du.

Eskola hartako D. Luis de Hoyos Sainz irakasleak bultzatutako eskualdeetako jantzi desberdinei buruzko programa baten baitan egin zen ikerketa hori.

Ikasketen ondotik, eskola maisuen formakuntzan zuen misioaz gain, Elena Tuduri Sanchez-ek etnologia lanak jarraitu zituen, Eusko Ikaskuntzarekin besteak beste, egitura honek haren lan batzuk Eusko Folkore aldizkaria argitaratu zituelarik.

Donostiako San Telmo Museoari eskaini zizkion bizi osoan bildutako materialaren parte handia.

Elena Tuduriren ikerketa lana Gipuzkoa eta Bizkaiari mugatzen da.

Gizonen eta emazteen jantzien ezaugarri bakoitzak deskribatzen ditu, agerian ezarriz bereziki euskal herriko gisa kontsideratzen ahal dena, horietako batzuk iraun zutelarik haren ikerketa garaia arte. Ezin dugula euskal jantzi bakar batez tratatu dio, baina denbora eraldatuz joan diren Euskal Herriko zenbat ezaugarri edo elementu aurki ditzakegula.

Memorioaren bigarren partea baserrialdeko etxeen aurkitzen diren ehunezko  elementuei buruz egina da, gehienak belaunaldiz belaunaldi transmitituak, ezteiei edo heriotzaren kultuei lotuak…

XIX. mende bukaera eta XX. mende hastapeneko Euskal Herriko usaien lekukotasun zuzen bat eskaintzen digu hemen, eta hori, gerrek, industrializazioak eta komunikazio tresnen garapenek eramaten ziren jantziak aldatzeraino sortu dituzten jarrera eraldaketak aitzin.

Garaiko argazki, marrazki eta patroiez ilustratua da liburua, testuaren autorearen eskutik sortuak direlaik batzuk.

Audrey Farabos, Baionako euskal museoa

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu