Louis de Gouyon Matignon. L’Harmattan, 2016. (euskaraz)

Louis de Gouyon Matignon (Paris, 1991) interesatzen zaio politikari, musikari edo bidaiako jendeei, zeinei buruz liburu batzuk argitaratu dituen. Orratzetik harira, desberdintasunaren kultura eta aniztasun eta erresistentziaren gaiei dituen interesek eramanik, L’Harmattan argitaletxearekin Pays basque libre ! [Euskal Herria libre!] obra bi tomotan argitaratzen du 2016an.

Lehen bolumena, Histoire du nationalisme basque [euskal nazionalismoaren historia] izendatua, Euskal Herriaren historiaren ehun bat orriko laburpen bat da, ustezko jatorrietarik… Euskal hirigune elkargoaren sorrera arte.

Bigarrena, Le combat continue [Borrokak jarraitzen du] deitua, Ipar Euskal Herriko militante batzuekin egindako elkarrizketen transkripzio gordinaz osatua da. Anonimoak, lizeoetako ikasleak, kazetariak, hautetsiak (Jean-René Etchegaray, Jean-Michel Coscarat…), elkarteetako ordezkariak (Pauline (EHZ), Paxkal Indo (Seaska)…) edo militante historikoak (Gabi Mousca, Felipe Bidart, Michel Oronos…). Bakoitzak, bere ibilbide militantetik abiaturik, Ipar Euskal Herriko gaurko abertzaletasunaz duen ikuspuntua partekatzen du.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu