Claude Dendaletche. Arteaz, 2017 (frantsesez)

Claude Dendaletche (1941, Navarrenx) naturalista famatua (ikus Pierre-Thomas Ducourrau erakusketarako egin zuen ekarpena) eta pirinio-zale ezaguna da. Liburuzale amorratua da ere.

Bere azken obran, La découverte des Pyrénées [Pirinioen aurkikuntza], 2017ko maiatzean Arteaz argitaletxearekin argitaratua, urte batzuen lanaren ondorioz, trebetasun bat baino gehiago erakusten ditu. Aitzinetik argitaratu zuen Guide bibliographique des Pyrénées (Koegui edizioak, bi tomo 2005 eta 2012an) obraren haritik, Claude Dendaletche-ek bere mendi katea aurkezten digu, liburu zahar, arraro edo baliosetako ilustrazio, zati edo teorien barna: erromatar garaietako lehen testu eta mapak, lehen zientzialari, naturalista eta geografoak, lehen alpinistak, liburu ederrenak eta paisaia batzuen betikotasuna.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu