Urrats berri elkartea. Autoekoizpena, 2017. (elebiduna euskara-frantsesa)

Arnegiko herria betidanik dantzari lotua izan zaio, bereziki urtero antolatzen duen kabalkadari esker. Lotura horren ez ahanzteko, eta historia hori bakoitzak beregana ahal dezan, herritarrek eta herriko elkarteek proiektu gotor bat bururatu dute: bildu ahal izan dituzten kabalkada inguruko argazki guztiak liburu batean argitaratu dituzte.

1920tik 2017ra, argazkien haritik, aurkitzen ahal dira ohiturak, kodigoak, dantzarien izenak, jantzien deskribapenak, ikusgarriak, bidaiak… Mende batez iragan diren aldaerak kabalkadaren iraunkortasunetik ikusirik.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu