Ernest Ginsburger, Anne Oukhemanou. Atlantica, 2018. (frantsesez)

Liburu hau lehen aldiz argitaratzen da 76 urte bere idazlea, Ernest Ginsburger, Baionako Errabino Handia, Auschwitz-era deportatua izan ondotik. Autorea ez zen inoiz handik itzuli.

Ernest Ginsburger, sortzez alsaziarra, Baionako Errabino Handia izendatua da 1930an, 53 urte dituelarik. Esperientzia handikoa da kargu bera eraman baitu Genevan eta Belgikan. Idazketa lan handietara dedikatzen da, bereziki karguaren bidez ezagutu dituen judu komunitateen historiari buruz. Zentzu horretan Les juifs de Peyrehorade [Peirahoradako juduak]argitaratzen du 1938an. Biziki goiz nazien ideologiaren aurka engaiatua, etengabe salatzen ditu juduen aurkako neurriak, 1942an deportatua izan arte.

1930 hamarkadan idatzi zuen Baionako juduei buruzko eskuizkribua ez zuen argitaratu ahal izan.  Testu horretan aitzinean ezartzen du “portuges merkatarien” dinamismo ekonomikoa, eta hiru mendez inguramen ez judu batekin izan diren harreman gaitz edo gatazkatsuak kontatzen ditu, 16. mendean juduak Baionan jarri zirenetik Frantziako Iraultza arte.

Dokumentuaren aitzinean doa autorearen biografia bat, Historian doktore eta Baiona eta eskualdeko juduen historian berezitua den Anne Oukhemanou-ren eskutik.

Audrey Farabos, Baionako euskal museoa

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu