Kolektiboa. Baionako Euskal Museoa, éditions Kilika, 2018.  

Baionako Euskal Museoak 1966 urtean, frankismoaren garaian, hego Euskal Herrian osatu zen artista taldeari buruzko erakusketa bat antolatu du.

Diktadurak adierazpen kultural orori ezartzen zuen kontrola, sorkuntza artistikoa forma tradizionaletan mugatuz eta euskal kultura folklorismoan hertsituz. Abangoardiako zortzi artista (Jose Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta, Jorge Oteiza, Amable Arias, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu) biltzen dira boz berri baten adierazteko eta euskal artista gazteri indartsu baten ezagutarazteko.

Jacques Battesti erakusketaren arduradun nagusiaren inguruan, hamar bat adituk katalogoaren idazketan parte hartu dute, giro totalitario hartan ari izan diren artista horien ibilbidea aurkezteko. 

Audrey Farabos, Baionako euskal museoa

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu