Maitane Ostolaza. Presses universitaires de Rennes, 2018. (frantsesez)

Gaur egun usu  mendi berdez itxuratua bada ere, Euskal Herriko paisaiaz anitz erran da XIX. Mendeaz geroztik. « Leku irudikapen » soil bat ez, beti biztanleek eraikitako paisaia izan da, esanahi sozial eta politikoz betea, mitifikazio, erromantismo eta nazionalismo artean.
Ikerketa luze baten ondorio, liburuak oraiko paisaia eta gaurko identitateen arteko harremanak aztertzen ditu, Hego euskal Herrian. Sorbonne Unibertsitatean irakasle den Maitane Ostolazak zera erakusten du : nola gaur egun aurkeztua eta baliostatua den euskal paisaia eraiki zen, bilakaera historiko eta kultural baten ondotik.

Emilie Gangnat – Baionako mediateka

Non aurkitu obra hau?