Gérard Folio. Allande Duny-Pétré. Foliohistoirepaysbasque.blogspot.com, 2018. (frantsesez)

Gérard Folio dibisioko jenerala, Donibane Garaziko aitzinako familia batean sortua, hainbat historia lanen idazlea da, bereziki 1625tik 1728ra luzatu den bere sorterriko gotorleku eta harresien eraikuntzari buruzkoak. Bere lan ohargarrienak, La Citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, Defentsaren historiaren ikerketa Zentroak 2005n argitaratua eta geroztik agortua, Erdi Aroko herria berriz berraurkiarazten digu.

Gérard Folioren beste ikerketa lanak Garaziko herrian betirako aztarnak utzi dituzten gertakari edo jende historikoei lotzen dira. Idatzi hauen gehiengoa Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne eta Terres de Navarre, Bulletin des Amis de la vieille Navarre aldizkarietan agertu dira.

- L’ouverture d’une seconde ligne de communication de l’armée d’Espagne par les ports de Cize (1807-1808)
- Le destin d’un soldat de l’armée royale sous la Révolution française, Joseph Matenotte, dit Lavictoire (1750-1794)
- La contre-offensive du maréchal Soult sur Pampelune. Le maréchal Soult à Bayonne et Saint-Jean-Pied-de Port (12 au 30 juillet 1813)
- La bataille de Château-Pignon (1-6 juin 1793)
- Le village de Zaro, exemple de patrimoine géographique
- Chasseurs Cantabres et Chasseurs Basques

Gaur arte ezin konsultagarriak, lan hauek oraindik goiti linean irakur daitezke Ellande Duny-Pétré Enbata aldizkariko kronikariak foliohistoirepaysbasque.blogspot.com izeneko blogean bildu baititu.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu