Société des amis du Musée Basque. Cairn, 2019. (frantsesez)

Euskaldun izatea zer da ? Hori zen Jean Haritschelharen galdera 1983ean, Euskal museoaren zuzendaria zenean. Galderari erantzuteko, 15 idazle gonbidatu zituen eta elkarlan horretatik Etre basque liburua sortu zen Privat argitaletxean. Liburuak arrakatsa ezagutu bazuen ere, Haritschelarek Euskal Herriaren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna onartzen zuen mugaren bi aldeetan jasan bortzikerien aitzinean, baita euskararen gainbehera eta aldaketa sozioekonomiko garantsitsuen aurrean. 35 urte berantago, Euskal Herriaren bilakaera aitzina doa, nahiz eta ziurgabetasunak beti biziak izan, ongi da galdera hori berriz pausatzea kurritua izan den bidea ikusteko. Euskal Herriari buruz hitz egitea ez da afera tikia bere hizkuntzagatik, baita ere bere kultura aberatsagatik eta bistan dena bi partetan zatitzen duen mugagatik.

Halere, Euskal Museoko adixkideek eta Cairn argitaletxeak desafioa altxatu dute, 32 idazle bilduz arlo ezberdinen inguruan: antropologia, politika, soziologia, arteak, erlisionea, kirola, Historia, sukaldaritza, hizkuntzalaritza… Basque[s] obrak Euskal Herri bizi baten azterketa ez oso bat egiten du, hain da zabala gai hau. Liburua egokia da bai hasiberrientzat bai eta gaia ezagutzen dutenentzat ere.

Josuah Glise (ikastun langile) – Baionako Euskal Museoa

Non aurkitu obra hau?