Claude Dendaletche. Pimientos, 2019. (frantsesez)

Claude Dendaletche (Nabarrengose, 1941), naturalistak, Pirinio-zale ospetsuak (ikus bere ekarpenak Pierre-Thomas Ducourrau erakusketan) eta liburuzaleak XIX.mende bukaera eta XX.mende hastapeneko Euskal Herrian gaindi literatur ibilaldi bat proposatzen du, Pierre Loti eta Edmond Rostand letradun enblematikoen urratsak segituz.

Izen handi horien inguruan, dohain handiko idazleak itzul-mitzul ibiltzen ziren - bereziki Paul Faure, Rostand-en adiskidea, eta Louis de Robert - Euskal Herrian eta batez ere Kanbo baitan beren kutsua utzi zutenak. Kanbo kultur gune nagusi bat zen orduan. Pablo Tillac (1880-1969) euskal egunerokoaren marrazkilari finak ere bertan bizitzea erabaki zuen 1919n. Garaiko hainbat irudiz eta dokumentuz osatua den liburuak Arnaga jauregiaren inguruko bizia aipatzen du.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu