Allande Socarros. Sü Azia, 2019. (euskaraz)

Sü Azia elkarteak Allande Socarros euskaltzainaren Hiztegi ttipia berargitaratu du aurten Sü Aziako sail bereziak bildumaren baitan. 1998n lehen aldikotz agertua, 2016n berriz plazaratua, lexiko horrek zubererazko sinonimoengandik arras urrun diren euskara batuko hitzak biltzen ditu. Socarrosek sar-hitzan dio: « Eüskarazko hamar hitzetarik zortzi, non ez den bederatzü, berberrak dira Eüskal Herri osoan eta ahozkatzetik horra dira desbardinagoak. Halerik ere, eüskarazko hitz bakant elibat herrialde bakoitxean edo probintzia zonbaitetan baizik ez dirade erabilirik ». Zubererazko hitz bakant hauen itzulpena proposatzen du beraz Socarrosek, euskaldunen arteko ulermena errazteko xedearekin.

2019ko berargitalpen honen berritasuna sarbide bikoitza da. Lehenbiziko sarbideari, hots euskara batua-zuberera, bigarren bilaketa aukera bat gehitua izan zaio, zuberotar euskalkitik abiatuz.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu