Bea Salaberri, Asisko, Dom. Elkar, 2019. (euskaraz)

Lapurdiko hiriburuaren ezagutzeko gida bat da hau. Horri esker Baiona zaharretik auzo berrietaraino, karrikak, eraikin ikusgarriak, naturguneak, ostatuak, merkatuak, harresiak bisitatuko ditugu asteburuko egonaldi baten tartean. Bertako jende euskalduna gurutzatzeko parada ere eskainiko digu. Baionan bizi den Bea Salaberri idazleak osatu du gida hau. Ildo beretik, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeari buruzko gidak ere jadanik agertu dira, aldi oro tokiko baten ikuspundutik idatziak. Iparraldeari dagokionez, Nora Arbelbidek Donibane Garaziri buruzko gida plazaratu berri du eta Allande Socarrosek Maule-Lextarreri buruzkoa.

Gidaliburu horiek Arian Elkar argitaletxeak sortu sailaren baitan agertu dira. Bildumak euskara ikasteko lan-tresna mailakatuak eskaintzen ditu: hizkuntza metodoak, gramatika liburuak, ipuinak, eleberriak eta abar, A1 lehen mailatik C1 maila autonomoraino sailkatuak (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera). Ale bakoitza diska batek, hiztegi batek et ulermen ariketak batzuek osatzen dute.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu