Louis Sagardoy. Allande Duny-Pétré. Louis.sagardoy.over-blog.com (elebitan)

Louis Sagardoy Larzabale-Zibitzen sortu zen  1898n eta Donibane Garazin hil 1992n. Allande Duny-Pétréren Pierre aitarekin eta Jean-Baptiste gozaitarekin adiskide zen Sagardoy eta hiruek Euskal Herriarentzat zaletasun bera partekatzen zuten. Sagardoyk bere familian bildu zituen oroitzapenak kontatu zizkien, hainbat idazki erakutsiz. Kontakizun hauek XIX. mende bukaerako eta XX. mende hastapeneko Baxe Nafarroko egunerokoaren berri ematen dute. Ohizko gertakariak deskubri daitezke, Garaziko toberak edo  Larzabaleko Pesta-Berri bezalakoak, eta arraroagoak, 1909n Baionan gertatutako exorzismo erritu baten gisan.

Allande Duny-Pétrék historia lekukotasun interesgarri hauek bildu ditu blog horretan: http://louis.sagardoy.over-blog.com/

Aurkibidea:

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu