Serge Gleizes. Véronique Mati. Éditions du Palais, 2019. (frantsesez)

Ederki ilustratutako liburu honek ohiko euskal jantziak ditu aipagai. Sinboloz betetako dantza soineko eta itxura handiko jantzi koloretsu horien bihotzean murgiltzera gonbidatzen gaitu. Egileek garrantzia  ematen diote jantzigintzari, denboran zehar berriztatzen jakin duen eskulangintzako jakintzari, Martitzuli Konpainiaren buru diren Claude Iruretagoyena eta Jon Olazcuaga dantzari sutsuei esker bereziki.

Hitzaurrea Thierry Malandain koreografo eta Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionaleko zuzendariak izenpetu du. Liburuko testuak euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzuliak dira.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu