Josu Martinez ; Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2015.

Gure Sor Lekua azalaJosu Martinez-en tesiak ipuin ederra kondatzen digu… Euskaraz egindako lehen filmarena : Gure Sor Lekua, oren bat eta erdiko dokumentala, kolorez, 50 hamarkada hastapenean sortzez Hazpandarra zen André Madré-k egina, frantses armadako jenerala zelarik.

Teodoro Hernandorenak (1898-1994) zuen André Madré inspiratu, 1953an iradoki zuelarik, Pariseko Euskararen egunean, egina izan zedin “euskal filma bat, munduan gaindi sakabanatuak ditugun herrikideentzat”. T. Hernandorenak berak errealizatu zuen, 1933an, lehen euskal dokumentala politikoa, Euzkadi, behin betiko galdua (tropa frankistek Donostian errea 1936an).

Gure Sor Lekua galdutzat emana zen ere, baina Josu Martinez – 1986an Bilbon sortuak, bera ere gidoilari eta filma egile – berriz aurkitu zuen… Parisen.  Jatorrizko soinu banda gabe, baina aurkikuntza ohargarria gelditzen da. Dokumentalaren testua, euskaraz, sortzez Azkaindarra zen Jean Elizalde (1883-1961) euskaltzainak zuen idatzi. Eta Josu Martinezek beste kopia soinuduna bat edo soinu banda soilaren aurkitzea ez du etsi…

Pizkunde gisa horren garrantzia ikusirik, Josu Martinezek tesia bat aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean 2014an, filma horri, haren errealizadorea eta euskal(dun) zinemaren jatorriei buruz. Orain argitaratua da, eta denendako eskuragarri.

 André Madré-ren filmaren analisia sakon bat badugu, haren filmaketaren historiaz, haren eraginaz, 50 eta 60 hamarkadetako testuinguru kulturala eta politikoaz, eta orain arte argitaragabeko informazio ugari Euskal Herriari buruzko filma dokumentalei buruz, 1922tik (Eusko ikusgayak dokumentala mutua) 1980 urteak arte.

Gure Sor Lekua filmak helburutzat zuen diasporako kideentzat Euskal Herriko biziaren oroitzapena bizirik mantentzea. Josu Martinez-en tesiak, hirurogei urte berantago, bidea ematen digu etorkizuneko bilakaerendako oinarri egonen den tradiziozko eta baserrialdeko Euskal Herri honetan murgiltzeko.

Nicole Mounier  - Paue eta Aturriko unibertsitate liburutegiak

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu