Claude Laharie. Cairn, 2020. (frantsesez)

Gurs-eko konzentrazio zerrategia 1939an eraiki zelarik, Biarnoak ez zuen hortarik nahi. Gudaren ondotik denak horren ahanzten ahalegindu ziren. Gaur egun oraindik, kontzientzia txarra sortzen du. Egia da bazterketa, jazarpena eta antisemitismoaren ikurra gelditzen dela Frantziako hego-mendebaldean. Esparru zabal horrek, Frantzia hegoaldeko zabalenak, frankismoak garaitutako Espainiako  borrokalari errepublikarrak «  aterpetu  » zituen hastapenean. Vichyren erregimenaren pean, 1940ko udan, erretentzio zentro bihurtu zen gizon eta emazte «  behargabeak  » atxikitzeko. Ondotik, atzerritar nazionalitateko juduen espetxeratze eta deportazio gune nagusi bat bilakatu zen.

Claude Laharie historialari agregaziodunak Gurs, Paue, Baiona, Parise, Bonn eta Tel Aviven egin ditu ikerketak. Gurs zerrategiaren historialaria da: azken hogei urteetan plazaratu dituen ikerketa eta argitalpenek esparru berezi hori berriz argira ekarri dute.

Ikus Cairn argitaletxea


Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu