Laurier Turgeon. Belin, 2019. (frantsesez)

Laurier Turgeon, Quebec hiriko Laval Unibertsitateko Historia eta Etnologia irakasleak ikuspegi berri bat ekartzen du 16. mendeko Kanadari buruz, iturri gehiago ikertuta. Izan ere, Frantziako artxibategi batzuetan egindako azterketak osatu ditu indusketa arkeologikoen datuekin. Horrela hobeto ulertu ahal izan da Amerindiar eta Europako merkataritza-harremanen objektu enblematikoen historia.

Liburuaren izenburuak ez ditu Euskaldunak aipatzen Frantziarrak baizik, bainan liburuan zehar Euskaldunak agertzen dira, garai hartan Indiano eta haien arteko harremanak egiazkoak zirelako.

Liburua lau kapitulutan moztua da. Bakoitzak negoziazioen erdian den objektu bat aipatzen du; alde batetik Ipar Amerikatik Europara ekarritako baliabideak (bakailaoa eta kastorraren larrua) eta beste aldetik, Amerindiarrek berenganatutako Frantziako bi objektu (kobrezko bertzak eta maskorrazko edo berinazko perlak).

Lan horrek erakusten du nola Europarrak Ameriketara etortzeak aldatu zuen Amerikako jendetasuna baita ere nola Indianoen balore eta produktuek eragin zituzten haien pentsamendu eta bizimoduak.

Audrey FARABOS - Baionako euskal museoa

 

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu