Cira Crespo Cabillo (marrazkiak) Elena Ciordia Dominguez (testua),Txalaparta, 2020 (euskaraz)

Euskal Herriaren historian (beste anitzetan bezala), gizonak dira gehienik agertzen figura nagusi gisa. Bainan bi egileek, Cira Crespo ilustratzaileak eta Elena Ziordia historialariak diote emazteak ere hor zirela betidanik, historia egiten!

Artxiboak, kazetak, testu zaharrak arakatu dituzte emazte eragileen arrastoak aurkitzeko, eta horra nun 50 bat pertsonaia nabarmentzen dituzten.

Gisa anitzeko boterea zuten emazteen potreta eta historia laburrak kontatzen dituzte, historiaurretik hasita: errege alaba edo langile xume, bakarrikan arizanik ala taldean. Hainbat figura, dela medikusa, sorgin, olerkilari, errebel, kirolari, idazle, andereño, bertsulari edo enpresaburu, denek bizitza edo ekintza deigarriak izan zituzten, bereziki beren garaian emazteak zuen tokitik kanpo jokatu baitziren.

Kapitulu bakoitza irudi biziki ederrez apaindua da, emazte ezezagun horiek eta garaia ederki girotuz.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu