Viviane Delpech. Presse Universitaires de Rennes, 2015

Anton Abadia (1810-1897) ezaguna izan bada bere argitalpen jakintsueri esker, izan dadin euskarari buruz, esploratu zuen Etiopari buruz, ala zaletasun handia sortu zion astronomiari buruz, bere obra nagusietarik bat ezin da paperean aurkitu, harrian baizik : Abbadiako jauregia.

Talde ospetsu eta inplikatu batez inguratua ( Eugène Viollet-le-Duc arkitektoa, Eugène Bülher paisaia antolatzailea, Virginie bere emaztea…) Abadiak eraiki arazi du egoitza miresgarri bat Bigarren Inperioko estilo eklektikoa eta neogotiko ala oriental influentziak nahasiz.

Vivian Delpechek Arteen historiako bere tesia Abadiari buruz egin du, eta ohiz kanpoko ondare hau eta haren sortzaileen historia berezia deskubritzera gomitatzen gaitu.

Ikustekoa ere http://www.archives-abbadia.fr webgunea, hainbat dokumentu (argazki, arkitekto plano, gutuneri eta beste artxibo) ikusteko aukera ematen duena.

Dokumentu hau non aurkitu ?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu