Josu Martinez. Elkar, 2014. (euskaraz)

Ttipitan, Josu Martinez zinegileak (Itsasoaren alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Barrura begiratzeko leihoak (2012)…) miresten zuen Papillon, bi aldiz ihes egin zuen galerianoaren autobiografia. Hortik presondegiaren ikuspegi erromantzatu bat eta, bereziki, ihesaldi handiaren fantasma bat atxiki du.

Gai horretan errealitateak maiz fikzioa baino urrunago baitoa, eta Euskal herriak ez duenez beste herriez jelos izaterik, Josu Martinez-ek azken 50 urteetako euskal presoen hamar ihesaldien kronika egitea erabaki du. Ezagunak diren gertakariak, edo guttiago, ongi bukatzen direnak, ala gaizki, bakarkako proiektuak ala talde lanak, denak ausardiaz eta irudimenez beteak.

Non aurkitu obra hau ?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu