Mathieu Elgoyhen. Elkar, 2015. (frantsesez)

1975eko azaroaren 20an, Francisco Franco Espainiako “Generalísimo” eta “Caudillo” zendu da, bukatuz, de facto, 38 urteko diktadura. Trantsizio demokratikoa eta herriaren berreraikitzeak direla eta, Espainiak urte horiek isiltasun pean lurperatu ditu.

40 urte berantago, Baionako Villa Pia lizeoan historia irakasle gaztea den Mathieu Elgoyhenek berriz kontatzen dizkigu urte horiek, Euskal herrian bizi izan diren bezala. 1936ko gerra zibilaren hastapenetarik ETAren sorrerara, Gernikako bonbardaketa bezala mundu osoan ezagunak diren gertaldietarik ipar Euskal herriaz jabetzeko plano sekretuetara, hilobien gainean euskara debekatzen zuten neurri iraingarrietatik hamar milakako iheslarietaraino, Mathieu Elgoyhenek 20. mendeko diktadura beltzenetariko baten lau hamarkada 100 orri baino gutxiagotan biltzen ditu Que sais-je? formatuko liburu biziki pedagogiko batean

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu