François Sureau. Utriusque Vasconiae, 2015(bi bertsio : euskjaraz eta frantsesez)

80ko hamarkada hastapenean, doi-doia 25 urterekin, François Sureau Estatuko Kontseiluan eta errefuxiatuen errekurtso komisioan sartzen da. Francoren heriotzaren ondotik Espainiak demokraziaren bidea hartzen duelarik, euskal errefuxiatu baten babes politikoaren eskaera lantzen du. Frantses eskubidea oinarritzat hartuz, eta Euskal Herriaren testuinguru politiko eta historikoa ezagutu gabe, goi-funtzionario gazteak gizon horri babes politikoa onartzearen kontra mintzatzen da. Baina bere txostenak eraginen duen erabakia eta haren ondorioak buruan erabiliko ditu juristak bere lan ibilbide osoan.

Bere bizi profesionalaren gertakizun labur horretaz, François Sureau-k kontakizun intimo, labur eta bipil bat atera du. 2013an frantsesez Gallimard argitaletxeak argitaratua, Maite Berrogain Ithurbidek euskaratu du.

 Emilie Gangnat – Baionako mediateka

 Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu