Juantxa Egaña, Iñaki Lekuona. Mediabask Elkartea, 2016
![]() |
Euskal Herria 1870-1970, cien años en imágenes = ehun urte iruditan obran Euskal Herri osoari buruzko argazki bilduma bat plazaratu ondoan, argazkilari eta dokumentalista den Juantxo Egañak eskaintzen digu, Iñaki Lekuonaren laguntzarekin, bi tomotan zatitzen den dokumentala, Ipar Euskal Herria XX. mendean argazkitan deskubritzeko.
Lehen tomoak 1901 eta 1940 urteen arteko garaia aipatzen du. Iparraldeko gertakari nagusiak ilustratuak dira, bi mundu gerrak, mugimendu sozial, kultural edo politikoak, baita ere euskal gizartean eragin dituzten ondorioak.
Bildutako argazkiak funts publiko edo pribatuetarik heldu dira, izan Euskal Herri, Frantzia, Estatu Batuak edo Australiatik… Argazkiak euskarazko, frantsesezko eta espainolezko azalpenez osatuak dira, irudien testuingurua argitzen dutena.
Audrey Farabos – Baionako Euskal Museoa
1. tomoa |
![]() |
![]() |
2. tomoa |