Saiakera

Jours de répit à Baigorri

Marie Cosnay. Créaphis, 2016 (frantsesez)

2015eko azaroan, Baigorriko herriak Irak, Iran, Afganistan, Sudan eta Eritreako 50 gizon aterpetzen ditu hiru hilabeterentzat. 50 pertsona indarkeriaren aurrean erbesteratuak eta berriki desegin zen Calais-ko zentro utzi behar zutenak.

Garai hartan Frantzian, migratzaileen eta haien harreraren gaiak mingarriak dira. Prentsak beste harrera gune batzuetako gertakariez egiten dituen kontakizunak beldurgarriak dira, baina Baigorri, nahikari handiko herriko etxe batek eta laguntzaile bolondres talde sendo bati esker, dena desberdina da. Egonaldi hori gizatiar abentura bat bilakatu da, eta lehen lerroan egon den Marie Cosnay-k lekukotasun hunkigarri bat zabaltzen du.

Non aurkitu obra hau?

 

Euskal artzainak - Bi munduren artean

Séverine Dabadie et Christiane Etchezaharreta. Elkar, 2016. (elebiduna euskara-frantsesa)

Euskal artzainak – Bi munduren artean liburuak biltzen ditu Séverine Dabadie-ren argazkiak eta Christiane Etchezaharretak euskal mendietako artzain anitzekin eramandako elkarrizketak. Portreta serie bat, laguntzen duena ez artzaintza baten, baina bai artzaintzen aniztasunaren panorama baten egiten, aldatzen ari den mundu batean, karta postaletako irudietarik ateratzen ari dena, paisaia berri batzuk marraztuz.

Non aurkitu obra hau?

 

Du fer et des fueros

Alexandre Fernandez, Maison des sciences de l’homme d’Aquitaine, 2016 (frantsesez)

Euskal Herriari buruzko ikerketak maiz historialari, etnologo edo hizkuntzalariaren ikuspuntutik egiten badira, azpimarratzekoa da Alexandre Fernandez, Montaigne-Bordele Unibertsitateko konferentzia irakasleak abiapuntu arraroagoko bat hartu duela: ekonomiaren historia.

Du fer et des fueros - Contribution à l'histoire de l'industrialisation d'une région du sud-ouest de l'Europe : la Biscaye et le Guipuzcoa, XIXe-XXIe siècles [Burdina eta foruak – Europako hego-mendebaldeko eskualde baten industrializazioaren historiari ekarpen bat: Bizkaia eta Gipuzkoa, XIX-XXI. mendeak] obrak burdingintza, industrializazioa, garapen ekonomikoa eta lurralde baten bilakaera politiko eta historikoaren artean berrehun urtez iragan diren lotura hertsiak kontatzen ditu. Ekonomia eta industria mailan egin diren hautuek Hego Euskal Herriko itsas bazterreko bi lurraldeak moldatu ditu, lurralde horiek luzaz hautu ekonomiko horiek baldintzatu dituzten bezala.

Non aurkitu obra hau?

 

Agoten in memoriam

Marikita Tambourin, Maiatz, 2016 (euskaraz)

Mila urtez, XX. mende hastapena arte, euskal gizartearen bazterrean bizi izan dira agoteak. Gaizki definitutako kategoria, jatorri, ohitura pagano edo betetzen zituzten ofizioengatik baztertuak ziren jendeak biltzen zituena. Garai biziki luze horretan gezur eta diskriminazio ugari pairatu zituzten.

Agoten in memoriam [Agoten oroimenez] liburuan, Marikita Tambourin-ek historio hori berriz kontatzen digu, Garazi-Baigorri bereziki hunkitzen duten artxibo batzuetan oinarrituz.

Non aurkitu obra hau?

nbsp;

Le foncier au Pays basque : un territoire d'expérimentations

Benjamin Gayon. Elkar, 2016. (frentsesez)

Ipar Euskal herriko lurraren kudeaketa gai politiko nagusi bat da, aktualitatean maiz aipatzen dena.

Kezka ideologiko eta alderdikaririk gabe, Benjamin Gayon-ek tesi bat argitaratu zuen 2015an: Maîtrise foncière publique en zone littorale : les politiques de régulation foncière sur la côte basque française deitua [Lurraren kudeaketa publikoa itsasbazterreko eremutan : Frantziako euskal kostaldeko lurren erregulazio politikak]. Lan izugarria bat gaiaren historia biltzen duena, arlo horretan lan egin edo egiten duten egituren aurkezpenarekin, baina bereziki ondorio sozialei buruz, izan daitezen lurralde garapen eredu berri batzuen sorrera, edo Ipar Euskal Herriaren instituzionalisazioaren gaia.

Elkar argitaletxeari esker, lan horren bulgarizazio bat, 100 orriko formatu oso baina irakur errexago batean eskuragarri da.

Non aurkitu obra hau?

 

Ipar Euskal Herria iruditan

Juantxa Egaña, Iñaki Lekuona. Mediabask Elkartea, 2016

Euskal Herria 1870-1970, cien años en imágenes = ehun urte iruditan obran Euskal Herri osoari buruzko argazki bilduma bat plazaratu ondoan, argazkilari eta dokumentalista den Juantxo Egañak eskaintzen digu, Iñaki Lekuonaren laguntzarekin, bi tomotan zatitzen den dokumentala, Ipar Euskal Herria XX. mendean argazkitan deskubritzeko.

Lehen tomoak 1901 eta 1940 urteen arteko garaia aipatzen du. Iparraldeko gertakari nagusiak ilustratuak dira, bi mundu gerrak, mugimendu sozial, kultural  edo politikoak, baita ere euskal gizartean eragin dituzten ondorioak.

Bildutako argazkiak funts publiko edo pribatuetarik heldu dira, izan Euskal Herri, Frantzia, Estatu Batuak edo Australiatik… Argazkiak euskarazko, frantsesezko eta espainolezko azalpenez osatuak dira, irudien testuingurua argitzen dutena.

Audrey Farabos – Baionako Euskal Museoa

1. tomoa
Le Pays basque nord en images : La vie entre deux guerres (1901-1940)
Ipar Euskal Herria iruditan : Gerren arteko bizitza (1901-1940)

Non aurkitu obra hau?

2. tomoa
Le Pays basque nord en images : De l’ombre à la lumière
Ipar Euskal Herria iruditan : Itzalpetik argitara (1940-2000)

Non aurkitu obra hau?

In search of Catalina de Erauso : the national and sexual identity of the Lieutenant Nun

Eva Mendieta. Center for Basque studies, University of Nevada, Reno, 2009. (en anglais)

In search of Catalina de Erauso : the national and sexual identity of the Lieutenant Nun

Anitzek Catalina aurten deskubritu dute Baionan, Donostian eta Donibane Garazin aurkeztutako Katalina de Erauso pastoralaren bidez… Ohiz kanpoko pastorala bat bere süjeta bezala, bere heroia, gizon ala emazte, nola jakin… baina axolatu gabe nehor uzten ahal ez duen istorio eta pertsonaia berezi hori…

Irakur daiteke Catalinaren bizia berak kontaturik, espainolez edo frantsesez, José Maria de Herediak itzulia eta 2001an argitaratua La Nonne Alferez tituluarekin. Irakur daiteke ere Florence Delay-ren Catalina, enquête. Edo Eva Mendietaren lanean murgil daiteke ere. Nevadako Renoko unibertsitateak ingelesez argitaratutako lan horretan, soziologo eta Indianako unibertsitateko irakaslea ez zaio lotzen Catalina de Erausoren (1592-1650) biziaren “eleberriari”, baina haren nortasuna edo nortasunei. Haren nortasun nazionalari lehenik. Catalina euskalduna zen. Espainian Hego Amerikan bezala (non bizi izan den, lan egin eta borrokatu duen gizon nortasun batekin hogei bat urtez) haren gizarteratzea eta bere buruaz sortzen zuen irudiarendako elementu garrantzitsua izan da. Haren sexu nortasuna, ondotik: fisikoki emazte, baina sozialki gizon, luzaz ezkutatu du bere emetasuna, bukaeran onartu bazuen ere, memento berean Aita Saindua berarengandik lortuz  gizon nortasuna betirako atxikitzeko baimena…

Ilustrazio eta bibliografia mamitsu batez osatua, Eva Mendietaren liburuak Catalina de Erauso eta 17. mende euskal eta hispanoamerikarrari buruz ikuspuntu berri bat ekartzen du.

Irakurtzeko ere:

Nicole Mounier  - Paue eta Aturriko unibertsitate liburutegiak

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu