Uxue Alberdi, Antton Olariaga. Elkar, 2015. (euskaraz) adina: 5-9 urte

Behin, bazen mundu baketsu eta orekatua: Ostadarraren bailara. Baina egun batez liskar bat gertatu zen eta mundua desegin zen, bitan zatituz. Alde batean mundu ospela: hotza, hezetasuna, eta iluntasuna, beste aldean, mundu eguzkitsua: berotasuna, idortasuna eta erretzeko argia.

Bi haurren adorea, haien amatxiak lagundurik, beharko da munduak bere batasuna berriz kausi dezan.

Ipuin mitologiko hori historiaurre garaian kokatua da. Kontakizun eta irudien bitartez, irakurlea garai hartako eguneroko bizitzan sartzen da. Marrazkiek ulermena erraztatzen dute, istorioak aurkakoekin jokatzen duelarik adibidez.

Kontakizunaren egitura ulertzea laguntzen dute ere. Korapilatsua izaten ahal baita haurrentzat. Aldi berean, biziki interesantea da literatura mailan mise en abyme erabiltzen duelako: ipuin bat beste ipuin baten barnean liburuan kontaturik. Aldi bakoitzean denboran salto bat egiten da.

Hari filosofikoak tiratzen ahal dira ere, mundua osatzeko denetarik behar dela gogoetatzeko adibidez. Platonen androgino mitoaren aztarnak ikusten ahal ditugu ipuin horretan: aspalditik galdu zuen erdia berriz atzemanez, gizakiak bere osotasuna eta urostasuna berreskuratzen ahalko duen ideiarekin. Baina orobat haurrekin bide perilos honetan ez menturatzeko aski aberatsa da ipuin hori.

Elise Dilet, Ikas pedagogia zerbitzua

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu