Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde, denonartean, 2017 (euskaraz) adina: 12-16 urte Hizkuntza maila: B2

Liburu hunekin, Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde idazle nafarren xede argia da hainbat emazteek bizi harrigarriak edo ohiz kanpokoak ukan dituztela argira ematea, eta euskal emazte batzuek gisa batez edo bestez historia markatu dutela. Hauetarik batzu ezagunak dira, Maialen Lujanbio, Bixenta Mogel, Katalina Erauso bezala. Beste anitz aldiz, beren arloan edo garaian eragin bikaina izanik ere, fama eta omenaldirik gabe gelditu ziren.

Ikasaldi idor batetik franko urrun, liburuak emazteen istorioak bi nerabeen arteko  etengabeko trukaketekin tartekatzen ditu. Neska eta mutikoaren mota anitzeko elkarrizketek (zuzenki edo whatsapp edo beste tresna numerikoen bidez) doinu bizi eta airosa ematen diote kontaketari.

2017ko azaroan iragan zen 948 Merkatua Nafarroako liburu eta disko azokan aurkeztu zen eleberria. Liburuaren egileak dabiltza geroztik, historian eta gizartean emazteen eraginaz gazteak ohartarazi nahian.

Ikasbil (HABE) gunean aurki daitezke informazio gehiago, eta bereziki Bakarne Atxukarro idazlea eta Unai Pascual editorearekin egin elkarrizketa filmatua.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu