Pello Añorga, Mikel Valverde. Elkar, 2017 (euskaraz) adina: 8-10 urte

Ikasle berri bat urtean zehar ikasgelan abiatzen delarik, beti berezia da. Beltza delarik, Senegaldarra eta euskaraz hitz bat ere ez duelarik ezagutzen, zaila da. Ikaskideen erdiak harekin gaizki jokatzea erabakitzen duelarik, aldiz, onartezina bilakatzen da.

Arrosa, 10 urteko narratzaile gazteak Banba iritsi berritako mutilaren defentsa hartzea pixkanaka erabakiko du, eta Joxe lagunarekin, hirukote fantastiko bat osatuko dute. Ikasturtean zehar, bakoitzak anitz ikasiko du.

Usaian baliatzen duen album ilustratuaren forma behingoz baztertuz, Pello Añorgak narrazio aski luze bat eskaintzen digu (78 orri), Mikel Valverdek ilustratua eta 8 urtetik goiti irakurgarria.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu