Delphine Lubet, Teexa. 2016, Association des Amis de la Vieille Navarre (euskaraz eta frantsesez).

- « Ez bahaiz hi, hire anaia.
- Ez dut anaiarik, Jauna.
- Orduan, hire etxekoak,
Ez dituk zinez hobeak,
Artzainak eta xakurrak,
Denak madarikatuak. »
Otso tzarrak hortan,
Ausiki zuen lepoan,
Oihanerat ereman,
Ta auzirik gabe, jan.

Euskarazko alegia arrakasta handiko literatura izan da urteetan, eta idazle ospetsuak (sortzaile ala itzultzaile) lotu zaizkio. Hauen baitan, zonbaitzuk La Fontaine-en alegien itzultzeari buru egin diote. Juan Antonio eta Vicenta Mogel lehenbizikoek argitaratu zituzten 1804an bizkaieraz ; berantago XIX. mendean atera ziren Artxuren bilduma zubereraz, Goietxena lapurteraz.

Gaur egungo luzapen baten gisara, Delphine Lubet, Donibane Garazin artoski ari den « Amis de la Vieille Navarre » elkarteko kideak, La Fontaine-en obra miresten duela aitortzen du. Nahi izan du alegia andana bat itzuli, bere haur denborako euskararen poesia berriz biziaraziz. Argitaratzen ditu bilduma honetan, Teexaren marrazkiek poliki apaindurik.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu