Christophe Pernaudet, Sébastien Chebret, Nahia Zubeldia. Elkar, 2018. (euskaraz) adina: 4-8 urte

Betiko ohitura bat da: otsoa da ipuinetako gaiztoa. Horrela dago eta horrela izango. Salbu otsoa, noiztenka aspertzen ahal dela eta grebaren egitea erabaki dezakeela.

Nork ordezkatuko du? Zer bilakatuko dira ipuin eta istorioak? Nola konbentzitu bere lekua berreskura dezan? Haurren ipuinetako beste pertsonaia nagusiak biltzar nagusi batean biltzen dira eztabaidatzeko, Christophe Pernaudet-ren umorez betetako liburu honetan, Nahia Zubeldiak itzulirik.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu