Paul Gallico, Ane Urrestarazu, Aitziber Alonso. Hamaika Books, 2012 (euskaraz)

The snow goose eleberri laburra 1941an idatzi zuen Paul Gallico idazle amerikarrak. Obra enblematikoa bilakatu zen, hainbat egokitzapen izan zituen eta inspirazio iturri bihurtu da ere gaur arte: film, haur album, irakurketa grabatuak, bidaia liburu, musika album bat ere, Camel rock talde britainiarrak sorturik.

Nahiz gazte literaturan maiz sailkatua izan, natura miresgarria, gerla, amodioa, heriotza gaiak zeharkatzen dituen denboraz kanpoko kontakizuna da, adin guzietakoentzat istorio fuerte eta hunkigarria.

Testua euskarara itzuli du Ane Urrestarazuk. 2012an agertu zen Elur-antzara liburua, Aitziber Alonso artistak ederki ilustraturik. 

Eleberria (1:02:12) entzungai da Booktegi gunean, Uxue Alberdik irakurririk:

Entzun

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu