Émilie Chazerand, Amandine Piu. Ibaizabal, 2019. (Euskaraz)

Lore Musutxok dohain bitxi bat du: doministiku egiten duen bakoitzean, grizzly hartz bat bere sudurretik ateratzen da! Loreren arazoa hartz-fabrikako zuzendariari arras komeni zaio. Hark etxeratu eta mundu osoan saltzen ditu, eta horregatik irabazten du Loreren adiskidetasuna: etengabe doministiku egiteko eta dirutza handia pilatzeko. Baina, halako batean, Lorek utzi egin dio doministiku egiteari, eta konturatu da zuzendariak interesa besterik ez duela mugitzen eta ez dela benetako laguna: hartzik gabe, bere adiskidetasuna ez zaio interesatzen. Orduan, negar egitean, haren malkoak krododilo bihurtzen dira…

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu