Toti Martinez de Lezea. Erein, 2008-2017 (euskaraz) adina: 8-12 urte

Nur

Toti Martinez de Lezea (Gasteiz, 1949) euskal autore emankor bat da, espainolez edo euskaraz idazten duena. Lehenik antzerkilari, gidoilari, itzultzaile edo film egile, idazten abiatzen da 1988an, Euskal Leiendak (Erein, 1988) euskal ipuin zaharren bildumarekin. 90 hamarkada bukaeran , Alexandre Dumas edo Victor Hugoren lanak gogoan, eleberri historikoen idazten saiatzen da. La calle de la Judería / Judu-kale (Ttarttalo, 1999) obraren arrakastaren ondotik, hogei bat idatziko ditu, maiz kritiken goresmenekin.

Paraleloki, 2008an abiatzen ditu Nurren abenturak, bere alabatxiaren antza handia duen neska baten istorioa. Nur Larrabetzu herri ttipian bizi da bere burasoekin, maiz bere amatxi idazlea bisitatzera badoa eta Ainara, Noelia, Unai eta Peio lagunekin jolasten da. Nur eta irlandar gnomoa, bere abenturak kontatzen dituen lehen liburuan, ustekabeko topaketa batek bere egun guzietakoa pixka bat aldatuko du : Finn, irlandar gnomo diskretua amatxiren sukaldean gordetzen da.

Idazketa arin eta bizidunekoak, Nurren abenturek,  magia eta mitologia haurren eguneroko biziari nahasiz, arrakasta iraunkor bat biltzen dute, eta 8-12 urteko haur andana bati euskaraz bakarrik irakurtzeko gustua ematen.

Argitalpenen zerrenda:

Non aurkitu obra horiek?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu