Uxue Alberdi, Maite Gurrutxaga. Elkar, 2015 (euskaraz) adina: 12-16 urte

Haizeak ufatzen du. Gaua da, hotz da eta euria ari du. Maite Gurrutxagaren irudien tinta beltzak eta marra zorrotzek mundu gogor eta ilun bat itxuratzen dute, mundu beldurgarri bat, dardararazten gaituena, uzkurrarazten gaituena.

Parean, Uxue Alberdiren olerki arina eta xehea berotasunaz eta biribiltasunaz ari da, babesten eta tinkatzen duten besoez. Maitasunak ateratzeko ahala ematen du, munduaren lanjerei buru egiteko indarra eta honen edertasuna prezatzeko gaitasuna. Maitasunak konfiantza ematen dio haurrari, euripean dantza egin dezake, bere hegalak heda ditzake, handi daiteke. Azkenean, bere aldi, gai da besteari bere indarraren emateko.

Liburua artoski landua da, eta hunkigarria; familiaren goxotasunean irakurtzekoa kanpoan ekaitzak jotzen duelarik.
https://www.youtube.com/watch?v=tSp1mFQgzl0 helbidean albuma atzemanen duzu irudien eta musikaren bidez lagundurik.

Elise Dilet – IKAS

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu