Gilles Rivière, Paxkal Bourgoin. Elkar, 2016. (euskaraz eta dioula hizkuntzaz) adina: 12-16 urte

“Ina Burkina Fason bizi da, mendebaldeko Afrikan. Ni, aldiz, Ipar Euskal Herrian handitu naiz. Nola erran dezaket Ina nire ama dela?”. Bere lehen liburu gisa, Gilles Rivière-ek ipuin biziki pertsonala eta erreala eskaintzen digu: bera, gazte zuri katoliko europarra, eta Ina, familia zabal baten ama beltza, musulmana eta afrikarraren arteko topaketa. Topaketa, eta desberdintasunak, lehen loturak, irakaspenak, eta ama-seme harreman baten agerraldi progresiboa, Inaren heriotza arte iraunen duena.

Ipuin hunkigarri bat, euskaraz eta dioula hizkuntzaz argitaratua, Paxkal Bourgoin-ek ilustratua, kultur desberditasuna eta onarpena aipatzeko, familia osoarentzat.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu