Pello Añorga, Jokin Mitxelena. Elkar, 2015. (euskaraz) adina: 5-9 urte

Olentzero legenda zabaldu bat da, mila aldiz aurkeztutako pertsonaia.  Haren inguruko ipuin batzuetan, gutiago ezaguna den baina mundua bezain zaharra den mito batetarik heldu den pertsonaia agertzen da: Maridomingi.

Olentzeroren laguna ote da? Haren zerbitzaria? Ala haren parekoa? Generoen berdintasunaren sinbolo ote da, ala harreman hierarkiko arkaiko batena? Ipuin desberdinak badira eta iritzi desberdinak gurutzatzen dira. Gogoeta horien parean, Pello Añorga eta Jokin Mitxelenak osatzen duten bikote famatuak egia mahai gainean ezarri nahi izan du: hona beraz Olentzero eta Maridomingiren egiazko historia, asmatu duten bezala.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu