Haur eta gazte literatura

Mirua eta xitoak

Gexan Lantziri, J.B. Iribarne, Elkar, 2016 (euskaraz)

80 hamarkadan, Gexan Alfaro, Pantxika Erramuzpe eta Elkar argitaletxeak euskarazko haur literatura bultzatzea erabaki zuten Iparraldean. Alfer saila sortu zuten eta hamabost bat titulu argitaratu, aldi oroz kantu batek lagundurik.

2016an, Elkar argitaletxeak belaunaldi oso batentzat mitikoak bilakatu ziren 6 titulu berargitaratzea erabaki zuen :

  • Kapitain piloturen airontzian
  • Xoxolo moxolo eta ttottolo
  • Xintxinboi eta Txintxinbai
  • Pattin eta Patto
  • Mirua eta xitoak
  • Manuel artzainaren zazpi ardiak

Non aurkitu obra hau?

 

Baiona Ttipiko piratak

Uxue Alberdi, Patxi Pelaez. Elkarlanean, 2015. (euskaraz)

Baiona ttipiko piratak

Beren abenturen 6. alean, Lur eta Ametsek Euskal Herriaren historia (hurbilegitik) ezagutzen segitzen dute. Oraikoan, 17. mendeko Baiona Ttipian dira, Pariseko dama handi eta lekuko jauntxo baten arteko ezkontzara abian, han banatuko diren txokolateak aitzinetik amestuz.

Baina, jantzi dotoreen egiteko oihal egoki baten bila, portura hurbilduko dira, eta Baionako portuan, 17. mendean, badira… Piratak!

5 urtetik goiti.

Non aurkitu obra hau?

 

Animalien ihauteria

Camille Saint Saëns, Paxkal Indo,  Txomin Larronde. Livre-DVD, ZTK diskak, 2014. (euskaraz)

Animalien ihauteriaCamille Saint-Saëns-en Carnaval des animaux obrako animaleek Euskal Herriko ihauterietako pertsonaiak gurutzatzen dituztelarik, gaziki ulertze gorabeheratsu eta arraro batzuk agertzen dira, Paxkal Indoren lumak eta Txomin Larronden marrazkiek poliki kontatzen dituztenak.

Liburuarekin betan, izen bereko ikusgarriaren DVDa aurki dezakezue, 2013an Baionako antzokian grabatua, Katia eta Marielle Labèque ahizpen pianoak, Oreka TXko txalapartak eta Euskadiko orkestra sinfonikoaren bakarlariek Saint-Saëns-en sorkuntza  berrinterpretatzen dutelarik.

Non aurkitu obra hau?

 

Olentzero, Ekiaren sugeldoa berpizten duen ikazkina

Claude Labat. Elkar, 2004. (bi bertsio: euskaraz eta frantsesez)

Egun hauetan Olentzero Bizar Zuriren parekoa agertzen bada Euskal Herriko karriketan, haren bizkar saski, bizar edo etxeetara kebidetik sartzeko gaitasun arraro hori irabazi eta, ez da beti horrelakoa izan. Olentzero desberdina da eta itxura ilun horren gibelean, betidanik lotura berezia atxiki du argiarekin.

Claude Labat, historialari eta mitologian adituak pertsonaia atipiko horri buruz duen interpretazioa eskaintzen digu hemen. Ipuina mitoaren analisia batez osatzen du, baita Eguberriko beste ipuin batzuen ulertzeko giltzez.

Non aurkitu obra hau?

 

Lur eta Amets: Euskal Herriaren historia

Manuel Arregi, Uxue Alberdi, Jesus Mari Olano. Elkarlanean, 2015. (euskaraz)

Euskal Herria nola erakatsi Euskal herriko haurrei? Desafio honi erantzuteko, Elkar argitaletxeak, Katxiporretako pailazo bandak eta Ikastolen Elkarteak proiektu amankomuna baten bultzatzea erabaki dute : Lur eta Amets saila. Euskarri ugaritan deklinatzen den bilduma bat (webgune, bideo, ipuin labur, mahai-joko), denak oinarrizko ezagutza-liburua ongi ulertzeko eginak.

Ezagutza –liburu hori 200 orriko dokumentu dinamiko eta alaiki ilustratu bat da, 8 urtetik goitiko haurrentzat pentsatua, eta denendako baliagarri.

Lur eta Amets proiektuaren webgunea : http://www.luretaametshistorian.eus/

Non aurkitu obra hau?

 

Aritz & Hegoa

Marina Trounday. Arteaz, 2014. (elebiduna)

Aritz mito bat da, legenda bat. Txoriei mintzo den mutikoa da, eguzkia goizetan atera arazten duena, eta galdu direnen arimak zaintzen dituena. Hegoa neska gazte bat da, neska gazte triste bat. Aita mendian desagertu zaio, elurra aritu zuen arrats batez, alaba erantzunik gabe utziz. Hegoak mendiari aurre egitea erabakitzen du, bakarrik, Aritz aurkitzeko eta – nork daki – behar bada zerbait gehiago.

Aritz & Hegoa Marina Trounday, Euskal herri barnekaldeko moda sortzaile gaztearen lehen obra literarioa da, Arteaz argitaletxeak plazaratua. Obraren idazle eta ilustratzaile da, Iban Larrandaburuk lagundurik  euskarazko bertsioa lantzen. Marina Troundayek ipuin polit hau bertsio elebidunean argitaratua du, euskaraz eta frantsesez.

5 urtetik goiti.

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Argiaren alaba

Yolanda Arrieta. [autoedizioa], 2014

Mirari 17 urteko neska gaztea da, Estatu Batuetan hazia, aita amerikar eta ama Euskal Herritarra dituenak. 2013ko udan, Euskal Herria deskubritzera etorriko da, bere erroak eta Markina-Xemeineko herria. Eskuizkribu zahar baten bidez, 214 urte bera baino lehen karrika beretan ibili den beste neska baten ezagutza eginen du : Bizenta Mogel Elgezabal, bere osabak Leibnizen ideiak Euskal Herrian zabaldu zituen oinordekoa.

Inkesta sakona baten bidez (fikzioak pixka bat lagundua), Mirari murgilduko da Argiaren alaba deitzen duen neska horren bizitzan, obra, filosofia eta – bereziki – bizitza erakaspenetan.

14 urtetik goiti.

Obra parte batez Hendaiako Abadiako eremuan idatzia izan da, Nekatoenea artista egonaldien bidez.

Euskarazko haur eta gazte literatura Euskadi saria eskuratu du 2015an.

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Aita oker dago

Juan Luis Zabala, Begoña Durruty. Erein, 2014
« Askotariko ipuinak biltzen ditu liburu honek. Zortzi dira guztira. Umeak helduen okerreko uste eta jokabideen lekuko dira kontakizun ia guztietan. Kasu askotan, sarrerako ipuinean bezala, aita da oker dagoena. » (Erein)

Juan Luis Zabalaren lan berri humorez eta ironiaz betea dago, Begoña Durrutyren marrazkiek azpimarratzen duten bezala. 8 urtetik goitiko haurrentzat egokia. Amentzat ere, eta aitentzat ez badira sobera gaitzikorrak.

Dokumentu hau non aurkitu ?

 

Galtzerdi marradunak

Delphine Goyeneche. ZTK, 2014. adina: 5-9 urte

Maddi lamina bat da, bere hurbilekoek baztertzen dutena. Gizakien mundura alde egitea erabakitzen du bere amaren iritziaren kontra, eta bere sekretua galtzerdi marradun batzueri esker gorderik haurren artean bizi da. Laster ohartzen da Itxaro deitzen den neskato berezi bat ere haurrek baztertzen dutela.

Delphine Goyeneche-ek desberdintasuna eta bere onarpenaz ari den haurreri zuzendutako liburu bat eskaintzen du, sotila eta ederki irudizkatua.

 

  Emilie Gangnat - Baionako mediateka

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu