Filma

Sarako kabalkada 2016

Aldudarrak Bideo-ren DVDa, 2016

Kabalkadak euskal inauterietako forma desberdin ugari horietarik bat dira, zeinetan nahasten diren zaldiak, erakustaldiak, dantzak eta antzeztutako ikusgarriak. Beherakada bat ezagutu badute azken hamarkada horietan, berpizte bat bizi dute duela gutxi, herri batzuek berriro urteroko hitzordu gisa finkatuz, eta beste batzuek noizean behin antolatuz.

Nahiz eta herritar anitzen lana zenbait hilabetez eskatu, obra joankorrak gelditzen dira. Beharrik, Aldudarrak Bideo elkarteak egindako kaptazioeri esker, sorkuntza hauen oroitzapena atxikitzen da.

Non aurkitu obra hau?

 

Amama

Asier Altunaren film bat.  Txintxua films, 2015. (euskaraz)

“Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.”

Asier Altuna (Aupa Etxebeste!, Bertsolari…)  film egilearen lan berriak arrakasta handia bildu du zine-gela eta festibaletan. Iparraldean, Euskal Kultur Erakundea eta Atalante egiturek eramandako euskal filmen hedapen programa esperimentala bati esker 10 zine gelatan emana izan da, eta 7000 aldiz ikusia izan da, 110 emanaldietan.

Non aurkitu obra hau?

 

Baküna show : Xiberoko dantzatik abiatuz...

Edu Muruamendiaraz, Kompany Beritza. Aldudarrak Bideo, 2014.

Kompany Beritza dantza taldearekin, xiberotar dantza eskola klasikoetatik ateratutako 15 gazte mundu modernoaren ulertzera saiatzen dira. Mundializazioaren parean, eta unibertsaltasunaren garaian, ohidurak erran-nahi bat atxikitzen ote du? Erantzuten ahal ote du bizi eta kontsumo moduen eboluzioei, bere indar egituratzailea atxikiz?

Galdera horiei erantzutea dantza urratsen bidez ez da erraza, baina Edu Muruamendiaraz koreografoaren laguntzarekin, gazte horiek gogoeta giltza batzuk proposatzen dituzte, baleta baten moduan. Txarteldegiak itxirik jokatu zen ikusgarri bat 2014an, eta geroztik DVD formatuan eskuragarri dena Aldudarrak Bideoren lanari esker.

Non aurkitu obra hau?

 

80 egunean

Jon Garaño eta José Mari Goenagaren filma bat. Cameo, 2010, 105 min

70 urtetan, Axunek Maite aurkitzen duelarik, 50 urtez ikusi ez zuen bere nerabeko lagun mina, bizia ederra da. Ulertzen duelarik Maite emazteek erakartzen dutela, oroitzen delarik gaztetan hurbiletik pasatutako mugez, ohartzen delarik atxikimendua beti hor dagoela, gauzak korapilatsuagoak bilakatzen dira. Amultsutasuna, desira, adiskidantza eta puritanismoa… sentimendu bitxiek beren adinek babesten zituztela uste zuten dama horien bizia inarrosiko dute.

Jon Garaño eta José Mari Goenagaren lehen luzemetraia, osoki euskaraz egina, ez du arrakasta bikaina izan zine-geletan, baina garaipen ederrak festibaletan (Epai-mahaieko sari berezia ANnonay-n 2011an,  Emazte-interpretazio hoberena eta publikoaren saria 2011ko Cinespañan…)

Dokumentu hau non mailegatu ?

 

Dans leur jeunesse il y a du passé

Elsa Oliarj-Inèsen film bat ; Zaradoc films, 2014.


« Lurralde batean sortuak gara, nun oro ohitura den. Euskal Herri bat non bizi garen, non mendiak bereganatzen ditugun, non besta egiten dugun burasoek bezala. Lekutu naiz. Nerekin handitu gazteak gelditu dira.
Lurralde honi hain sendoki zerk lotzen dituen nahi nuke ulertu, zergatik ez diren beste nunbait bizitzen ahal.
Hemen gelditzen ote dea hautuz ala bistan delakoan ? »

Elsa Oliarj-Inèsen hitz hauek dokumental honen haria egiten dute. Bere belaunaldikoengan dituen galderak eta ikuspegia partekatuz, errealizadoreak film intimo eta sentikorra eskaintzen du, Zuberoako probintzian erroztatua, bainan batzuetan oihartzun unibertsalekoa agertzen dena.
Bere lurraldeari, ohitureri, nortasunari eta bazterreri azkar atxikia den gazteri baten ezbai, hautu eta gutiziak adierazten dira.

 

 Emilie Gangnat - Baionako mediateka

Dokumentu hau non mailegatu ?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu