Manuel Sorto. Ekide Productions, otroSfilms, 2018 (frantsesez)

José Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) euskal arte garaikidearen izen handienetako bat da. Artista margolariak eta film egileak 1966an Gaur talde artistiko aitzindaria sortu zuen, Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Jose Luis Zumetarekin (Gaur, 1966 Euskal Arte ihardukitzailea liburuari buruzko Bilketa artikulua irakurri). Manuel Sorto Salvadorreko zuzendari adiskidearekin 1993an hasitako elkartruke animatuen bidez, artistak zintzotasunez eta konfiantzaz bere barneko berri ematen du, eta dokumentalak ikuslea bere intimitate intelektualean murgiltzen du. Kolorezko bidaia bat da euskal istorio baten baitan, hausnarketa politiko, historiko, zientifiko, artistiko eta humanistez osatua.

 

Filma ikusi

 

Film osoa begiratu (01:36:03)

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu