Antonio Sarasua. Euskadiko Filmategia, 1960.

Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca Euskal Herriko ikus-entzunezko ondarea gordetzen duen erakundea da, Donostian kokatua. Gordetzen dituen altxorren artean, Agirre lehendakariaren ehorzketen 4:24 minutuko filmatxo bat ikusgai da.

Jose Antonio Agirre Euskadiko lehen lehendakaria izan zen, Euskal Herriak 1936an autonomia estatutua lortu ondoren. Frankisten kontra gerla galdu, eta euskal gobernuak erbesteratu behar izan zuen. Parisen, Hego Amerikan, Estatu Batuetan gaindi egon zen urteetan Agirre, Euskaldun komunitateekin topatzen eta Euskal Herria nazioartean ezagutarazteko etengabeko ahaletan.1960an hil, eta Donibane Lohizunen ehortzi zuten, Francoren debeku guzien kontra Euskal Herri osotik ordezkariak etorri zirelarik azken agur baten egitera, irudiek erakusten dutena.

kus filma (4:24)

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu