Argibel Euba Ugarte. Université du Pays basque, 2016 (euskaraz)

1963 urte hastapenean, suediar telebista ekipa batek Euskal Herria zeharkatzen du.  1962an Granadan flamenkoari buruzko dokumentala baten filmatzearen ondotik, Dan Genholm gitaristak eta Lennart Olson argazkilariak bi film etnografiko ekoizten dituzte Hego Euskal Herriari buruz. Lehenak, Basker deituak, Euskal Herriko bizi kulturala eta folklorearen alde desberdinak aurkezten ditu: Zubietako inauteriak, Bergaran iragandako pilota partida bat, Abadiño eta Zumarragako musikariak, Aiako dantza eta joko herrikoiak, txalaparta, bertsolaritza, abesbatza… Bigarrena, Bonde i Baskerland deitua, Euskal Herriko baserri munduko egunerokoa erakusten saiatzen da: soroetako lanak, arto zuritzea, metalurgia, baita ere prentsa irakurketa, otorduak, musika eta dantza.

Euskal Herriko biziaren 1960ko hamarkadako lekukotasun historikoa, film horiek luzaz argitaratu gabe egon dira. Argibel Euba Ugarte etnologoak argira ekartzen ditu, Euskal Herriko Unibersitateak argitaratu ikerketa biziki oso batean.

Liburuak bi dokumental horien ekoizpenaren testuingurua zehazten du, baita ere Grenholm eta Olsonen gaien eta formen hautua eta Suedian nola zabaldu zen. DVD bat badago harekin batera, Basker eta Bonde i Baskerland biltzen dituenak, frantsesezko, euskarazko, espainolezko eta ingelesezko azpitituluekin.

 Emilie Gangnat – Baionako mediateka

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu